XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Elementu zahar eta berriak nahastu ziren egungo mundu garaikidearen zimenduak jarriko zituen Aro Modernoan, transformazio sakonen aro bihurtuz.

Baina, zer-nolako eragina izan zuten ekonomi eta gizarte-aldaketa horiek garaiko emakumeen bizimoduan?

Bitxia badirudi ere, gertatu ziren aldaketek eta berrikuntzek ez zuten benetako aurrerapenik ekarri emakumeen eguneroko bizitzarako.

Apurka-apurka, emakumeak gremioetatik bota zituzten; era berean, famili kontzeptua eta bertan emakumeek bete behar zuten eginkizuna ere aldatuz joan ziren eta emakumearen lekua etxeko pareten artean zegoelako ideia zabalduz joan zen.

Gozamen-eskubidean oinarritutako ekonomia feudala, jabetza-eskubidean funtsaturiko ekonomia aurrekapitalistak ordezkatzean, ondorengotza-sistema aldatu egin zen, emakumearen kalterako.

Goiz Erdi Aroan emakumezkoek gizonezkoek bezalaxe oinordetzan hartzeko eskubidea baldin bazuten

Aro Modernoan emakumeek lan egiteko izan zituzten oztopoak eta trabak berez emakumezko-lantzat jotzen ziren joskintza bezalako ogibideetara ere zabaldu ziren.

XVIII. mendetik aurrera, emakumezko jostunek gonak, berokiak eta gaueko jantziak bakarrik jos zitzaketen; trajeak eta soinekoak, ordea, gizonezkoek josten zituzten.